niri buruz



Kaixo!
Betidanik izan ditut gustuko sorkuntza lanak eta txikitatik marraztea izugarri gustatu izan zait; beno, marraztu eta pintzelekin MARGOTZEA!... Handitan pintore famatua izango nintzela uste nuen eta horregatik Arte Ederrak egitea erabaki nuen eta behin han pelikulak egitea ere interesantea izango zelakoan, ikus-entzunezko espezialitatea egin nuen margotzea utzi gabe, noski. 
Lizentziatura amaitu ahala, haur eta gazteekin ikus-entzunezko eta plastika irakasle lanetan jardun nuen eta haurren inguruan hainbat proiektuetan lanean ari nintzela haurren jolasek eta ipuinek erakarri ninduten eta “psikodidaktika” doktoretzarekin hasi nintzen poz-pozik asignatura guztiak bete arte...tesia egitearena ja! hori beste kontu bat da, ez zen nire helburua. Garai hartan ipuinen munduan murgildu eta hau arakatzea zen asmoa eta poliki- poliki, nire bizipenak, esperientziak eta interesak etxeko batidoran nahastu nituen eta ILUSTRATZAILEAren orea egin nuen...ummm! gozoa benetan, naturala, barruak asetzen hasteko sortutako masa...
   Ilustrazioek haurren eta helduen mundua batzen ditu; atsegina da, kontu-kontari dabil han-hemenka eta irudiez eta sentsazio berriez mamitzen ditu ipuinak ondorio ederrak sortuz...

Mezu ezagunak

Irudia